948 45 07 08

Aurkezpena

XIX. mendeko harrizko eraikineko antzinako ukuiluan dago jatetxea, Hoteletik metro batzuetara, landa giroan eta benetan xarma handiz apaindua.

Neguan tximinia piztuta egoten da bazkaldarrek goza dezaten.

Beiratea da, lorategira eta ingurutik igarotzen diren bi ibaietara ematen duena, bileretarako, familia bazkariak egiteko nahiz lagunartean lasai hitz egiteko erabiltzen dena, ondo bazkaldu ondoren.

Lorategia da familiaren gutizia, 2 amuarrain-ibaik inguratua eta sahats negarti handiez eta beste hainbat zuhaitz motaz apaindua. Ibai ondoko esparru berde honetan, estrategikoki egokituriko mahaien inguruan, kafe bat har dezakezu bazkaldu ondoren edo lasai irakurri ere arratsean.

Haurrentzako ere bada leku magiko bat “jostailuen gela”, eta han, haurrentzako menua jan ondoren, lasai ederrean jolastu eta goza dezakete etxeko txikienek, batik bat neguan. Udan nahiago izaten dute lorategira atera eta zuhaitzen artean milaka historia asmatu.

Ikusi… ikusi…