948 45 07 08

Jardunaldi gastronomikoak eta asteburu “sukaldaria”

Urtero hainbat gastronomi jardunaldirekin osatzen dugu jatetxeko karta.
Garaikoak edo hain ezagunak ez diren produktuak bilatzen ditugu, “dastatzea” gustuko dutenentzako dastatze menua eskaini ahal izateko.

Menu guztiak eguneratuak MENUAK atalean aurkituko dituzue. Eta edozein kezkarekin, deitu 948 45 07 08 telefonora.

Aurten honako honekin ausartuko gara:

Euskal txerri arrazaren bereizgarria bere azal zuria da, orban beltzekin, eta duen zaporea, jakina, duen “baserri kutsua”. Menua barazkiekin osatzen dugu orekatuagoa izan dadin eta haragiaren zaporea ezkutatu ez dadin. Produktu berezi gisa “Euskal txerri saiheski konfitatua prestatuko dugu”: haragia ordu asko edukitzen da egosten, su motelean, eta gero hozten uzten da. Bazkaldarrak eskatzen duenean, labean berotzen dugu eta gero burdinazko zartaginean pasatzen dugu pixka bat.

Martxoaren erdialdetik hasita (martxoak 10 aiten eguna) labean erretzen dugu, larunbat eta igandeetan, esneko arkumea. Ia guztiei gustatzen zaie eta horrexegatik oso aproposa da taldeentzako.

Gosea pizteko, bazkal aurretik Gaztelun barrena paseo bat egitea proposatzen dizuegu. Oso ikuspegi bikainak ditu elizaren atzealdean barrena joaten bazarete, kilometro bat baino gutxiago eginda Santa Leokadia ermitara iritsiko zarete… eta bitartean Imanolek arkumea prestatuko du labean su motelean.

Hasierako jakiren bat probatzera animatzen zaituztegu, baina lekua utzi behar duzue arkumea, entsalada eta patatak labean eginak jateko.

Urtean bi asteburutan benetako sukaldaritza mexikarra prestatuko du Lourdes Montoyak.
Benetako guacamolea, quesadillak, tacoak… eta saltsak, minak eta ez hain minak, bakoitzaren gustuaren arabera.

Guretzako benetako jaia da asteburu batez mexikar bilakatzea eta DONAMARIAKO BENTA kantina bihurtzea… mariachi eta guzti beharbada.

Kasu honetan, oso garrantzitsua da astebete lehenago erreserba egitea eta lagun talde bat lortzen baduzu, oso ondo pasako duzu… gatz pixka bat, limoia eta tekila … eta rancherak kantatzera.

* Errezeta batzuk ere oparituko ditugu etxean, benetako “Cuatea” bazina bezala, presta ditzazun. .

Natura amak eskaintzen dizkigu onddoak, kontuan izanik euria, eguzkia, lurraren ezaugarriak… eta geuk bildu eta prestatu egiten ditugu, jaki bikain hau gure jatetxean eskaintzeko.

Gastronomi jardunaldi hau urrian egiten dugu, uda agur esaten ari zaigunean eta zuhaitzen koloreek udazkena datorrela gogorarazten digutenean. (Garai horretan alde hau ikusgarria da benetan, Bertizko parke naturalarekin eta Leurtzako urtegiekin). Opari ederra da asteburu bat hotelean igarotzea Bainuetxeko eskaintzarekin eta multzo osoaz gozatzea. Onddoa prestatzeko hainbat modu dastatzeko pentsatua dago Haizeak prestatzen duen menua, haren jatorrizko zapore eta ehunduratik urrundu gabe. Irailaren erdialdean jada pentsatua dugu menua, naturak ematen digunaren arabera, orduan, deitu eta bidaliko dizugu.

 

Bazkaltzera etorri aurretik onddoak bildu nahi badituzue, emango dizuet Ultzamako parke mikologikoaren berri:

Ultzamako Parke mikologikoa (Nafarroa)

Informazioa eta baimenen salmenta:

Kuartelenea etxea (N-121 errepidearen ertzean, Lizason) eta Ultzamako turismo establezimenduetan. Tel. 948 305 300.

2007. urtean 50 kilometro karratuko parke mikologiko erraldoi bilakatu zen Ultzama, hariztiak eta pagadiak nagusi diren haran batean. Hemen, haritzak belardiekin partekatzen ditu lautadak eta pagoa gailentzen da mazeletan. Egunean 5 euro edo urtean 50 ordaintzen badituzu, basoan barneratu zaitezke eta gehienez ere 8 kilo perretxiko eta onddo bildu. Debekatuta dago bi lagun baino gehiago paraleloan joatea, taldeek gainerakoentzako beren joanaren aztarna besterik utzi ez dezaten saihesteko, eta lau zentimetroko diametroa baino txikiagoa duten aleak jasotzea ere debekatua dago. Horixe da akordioa.

Kuota hori ordaintzeak, gainera, beharrezko, eta batzuetan ezinbesteko zerbitzu batzuk eskaintzen dizkizu. Haranean zeure eskura daude aparkalekuak, seinaleak eta parke mikologikoaren ezaugarriak azaltzen dituen foiletoa. Baina batik bat, mikologo bat, saskian daramazunaren berri emango dizuna.

Baimenak tramitatzen diren bulegoan egokituriko erakusketak (Lizasoko herrian) pieza jangarriak bereizten lagunduko dizu: ziza eta perretxiko gorte luze baten erregea besterik ez da onddo beltza, Ultzaman 75 espezie aurki baitaitezke. Esate baterako, zizahoriak, hain gozoa hura, halako antza bitxi bat du apo-zizarekin, eta hau oso pozoitsua da.

Naturarekin bakean

Ultzaman, hain ongi zaindutako basoan kalteak eragiten hasia zen zaletasun hau arautzeko modu honek mikologia turismoaren kontzeptua bultzatu du halaber. Haran eder honetan golfean jokatu eta zaldiz ibili ere egin daiteke –izan ere, hemen hazten dira lasterketetarako odol garbiko zaldi hoberenak Ultzamako Zalditegian- .

Ultzamak aukera ematen dizu gizakia bezain antzinakoa den tradizio honen, onddo eta zizak biltzearen inguruko guztia ezagutzeko. Zeure eskura dago onddoen lur-zaporea dastatzeko aukera, geure jatorritik hain hurbil dagoena, eta batik bat aukera emango dizu naturarekin bakean aisia egun eder bat pasatzeko.”

Azaroa hilabete bikaina da Leurtzako urtegietan barrena paseatzeko, orbelak zapalduz, gaztainak bilduz eta koloreekin… gozatuz. Askotan hegoaizea izango dugu lagun usoei penintsularen barnealderantz egin behar duten ibilbidearen berri emateko…

Jardunaldi hau da, hain zuzen ere, prestatzeko garaian ordu kopuru handiena eskatzen diguna… ehiza garbitu egin behar da, lumatu eta pazientziaz zatitu, arreta handiz prestatu behar da su motelean eta saltsek ere denbora eskatzen dute espezieak, likoreak, txokolateak… nahasita, baina geroxeago jasoko dute beren oparia bazkaldarraren esaldiekin.

Usoa betiko saltsan txokolate ukitu batekin, eperra chardonnay ardotan egina eta orein azpizuna Oporto saltsan… horiexek dira eskaintzen ditugun plateretako batzuk.
Urtero errezeta berriak egiten ausartzen gara. Horregatik, egun batzuk lehenago blogean denboraldi bakoitzeko dastatze menua zein den begira dezazun animatzen zaitugu.

10 laguneko taldeentzako prestatua dago eskaintza hau, asteburu batean sukaldatzen ikasi, naturaz eta adiskide onen konpainian gau hizketaldiez gozatu nahi dutenentzako.
Guk 3 edo 6 orduko ikastaroa eskaintzen dugu, guk geuk egindako menuarekin, taldearen interesa kontuan harturik edo monografikoa ehiza, postreak, barazkiak edo mexikarra…

Asteburuak 250 € balio du bikoteko:

– 2 gau gela bikoitzean
– Gosariak
– Dastatze afaria gure ikasleek egina
– 2 bono SPA bainuetxerako

Askoz ere argibide gehiago emango dizkizuegu gurekin harremanetan jartzen bazarete: 948 45 07 08.

Informazio gehiago

gurekin harremanetan jarri 948 45 07 08 telefono zenbakian.