948 45 07 08

Atal honetan menua aukeran, edo zeuek proposatua, eskaintzeaz gainera, gure instalazioak zuen eskura jarri nahi ditugu.

Menu guztiak eguneratuta aurkituko dituzue Menuak atalean.

Lan Taldeak

Astelehenetik ostiralera

5 – 20 lagun bi wifi eremutan lan egiteko aukerarekin:

1. Beirate eremua lorategira begira.
2. 5 lagunentzako lan gela.

Honako hauek izateko aukera:
– Fruta, kafea, hamaiketakoa…
– Bazkari arina
Eta arratsaldez lanean jarraitzeko aukera.

Prezioa pertsona bakoitzeko 10 €
(Gosaria eta lokala alokatzea)

 

Lan taldeak + Ostatua

Astelehenetik ostiralera

– 5 laguneko taldea bakarkako logelan eta gosariarekin.
– Wifi gela eta beirate eremua lorategira begira.
– Gidariarekin txangoak egiteko aukera, deskonektatu eta lasaitzeko.
– Prezio interesgarriak pentsio osoan.

Familia bazkariak, jaunartzeak, bataioak, urtebetetzeak…

20 lagunetik gora bazarete, eskainiko dizuegu:
Janaurrekoa terrazan, jolas lekua haurrentzako, jokoak haize zabalean, terraza dantzarako.

Zuen ezkontza intimoa

Gustura lagunduko dizugu geure jatetxe politean zure bizitzako egunik hoberenetakoa igaro dezazun zeureekin. Menua, loreen kolorea, kandelak… aukera ditzakezu. Guztiarekin lagunduko dizugu.

– 50 – 70 lagun.
– Janaurrekoa cavarekin terrazan eta dantzaldia.
– 10 egun lehenago egin erreserba.

Ideia bat baldin baduzu, galdeiguzu eta lagunduko dizugu.