948 45 07 08

Gutaz gehiago jakin nahi al duzu?

Luzuriaga-Badiola familia proiektu batekin egokitu zen Donamarian:

Landan, zehatzago esateko, Nafarroan, bizitzeko ametsa errealitate bihurtzeko. XIX. mendeko harrizko etxe polit bat berritu eta haren ateak zabaldu zizkien bertan jan eta ostatu hartu nahi zuten guztientzako. Jatetxearekin hasi ziren, eta hurrengo urtean Hotel txikia ireki zuten aldameneko etxean, eta horrekin guztiarekin Donamariako Benta izena hartu zuen beren proiektuak, landa ostatua jatetxearekin.

Bizimodu hauxe sortu zuten Imanolek eta Elixabetek eta beren bi alaben gidari dira orain, prozesu guztiaren lekuko izan ziren haiek eta horrek, seguru asko, eragina izan zuen hezkuntza mailan presta zitezen.

Lorea, turismoan diplomaduna, arduratzen da jatetxea modu profesional eta atseginean eramateaz, eta horrexegatik, beren egonaldian erosoago sentitzen dira ohiko turistak eta bezeroak. 3 hizkuntza hitz egiten ditu.

Haizeak, sukaldaritzan diplomaduna Luis Irizarren eskolan, penintsulako hainbat jatetxetik igaro ondoren, jakituria handiz eta gogoz zuzentzen du jatetxea.