948 45 07 08

Bertiz, Parke Naturala eta Baztan

marra2

Eguerdi aldera iritsiko gara “Donamariako Benta” Hotelera. Logela hartu eta jangelara pasako gara.

Han “Onddo Krepak (Boletus Edulis) eta Txerri Masailak jan ditzakegu laranja ukituarekin eginak. Gero, gazta tarta zati bat kuia orearekin labean errea. Edateko “Nekeas” Chardonay Nafarra.
Gero “Sientabien” etxeko infusioa. Ondoren, atsedenalditxo bat hartuko dugu gure logela politean.

Arratsaldean Donamariako herria bisitatuko dugu, bertako Karmeldarren Komentua, Dorre Jauregia, errota, gazteei pixka bat begiratu pilotalekuan nola ari diren pilotan eta Doneztebera jaitsiko gara “ardo batzuk” hartu eta tortilla pintxoren bat jatera.

“Tren txikitoren” bide berdetik paseotxo bat egingo dugu Sunbilla aldera, eta jada iluntzen ari duenez Hotelera itzuliko gara afari arina egitera. bertiz1

 

Larunbat goizean, prestatu dizkiguten ogitartekoa, oraindik bero-bero, etxeko solomoa eta gazta plantxan, botila ura eta fruta hartuko ditugu eta Bertizko Parke Naturalera abiatuko gara.

Autoa aparkalekuan utziko dugu eta… “basoa ezagutzera”, 4 ordu ibiliko gara beharbada, edo Aizkolegiko gailurrera iritsiko gara, horretarako 5-6 ordu beharko ditugu. Egun osoa dugu ibilbide honekin gozatzeko. Egun osoa mendian. Benetako luxua, isiltasuna eta emozioa.

6ak aldera hotelera iritsiko gara. Han dutxa, atsedena, eta egongelatxoan, tximiniako suaren ondoan, garagardotxo bat edango dugu, gosea pizten zaigunean afari bikaina baitugu zain.

marra2 marra2