948 45 07 08

Haranean erosten

marra2

Ostiralean Hotelera iritsiko gara, arratsalde erdian. Logela hartuko dugu eta gure gelako terrazatik begiratu bat egingo dugu, Oizko herria, pilotalekua eta Eliza garrantzitsua ikus baitaitezke bertatik. Hotelean gogoraraziko digute ardi gazta erostera joan gaitezkeela Karlosen Gaztandegira. Igandean gosaldu ondoren joan gaitezke erostera eta “hutsean” ontziratzeko eskatuko diogu, badakizue, usainarengatik.

Afal aurretik denbora izango dugunez, Donamariak dituen bost auzoak ezagutuko ditugu: Gaztelu, Artze, Igurin, Azkarraga eta ikusiko dugu Karmeldar Oinutsen Komentuan irasagarra saltzen dutela, “benetako” irasagarra, bai horixe!. Bertako ahizpak atseginak benetan, gustua ematen du haiekin hizketalditxo bat izateak. sugerencia2-1Afaltzeko ordua da dagoeneko, eta Loreak, Jatetxera iristean, Getariko txakolina eta Berako txistorra pintxoa eskainiko dizkigu (beharbada bihar handik igarotzerakoan sorta bat erosiko dugu eramateko). Bikaina benetan.

Afaltzeko, Bakailao eta porru bilkari kurruskatsua jango dugu, gero Erreboilo solomoak gurina eta Ezpeletako piperrautsarekin, eta bukatzeko, Txokolatezko Couland beroa. Etxeko “Sientabien” infusioa hartuko dugu eta Lorearekin berriketalditxoa egingo dugu hurrengo eguneko ibilbidearen inguruan. sugerencia2-2Hurrengo goizean, gosaldu ondoren, oraindik bizkotxo eta kanela zaporea ahoan dugula, ekingo diogu gure “denda planari”.

Donezteben burdindegira joango gara eta erosketa batzuk egingo ditugu: esku pilotak, eskuz eginak. Jende guztiari gustatzen zaio opari hau. Lagun “bereziak” badituzue, argizaria eros dezakezue –metxa biribilkatua duten horietakoa-, orain aurkitzen oso zaila. “Argizaioletan” erabiltzen dena da.
Berako bidean Sunbillatik igaroko gara, bertako zubi erromatarrean geratu eta goizeko argazki polita egiteko tenorea da, goizeko lainoaren eta urez beterik doan ibaiaren artean.

 

N 121 A errepidean barrena jarraituko dugu eta Etxalarren sartuko gara. Herriaren erdialdea oso polita da: Eliza, hilerria euskal hilerriekin, pilotalekua. Berara iritsiko gara, eta Sarako basora garamatzan aldapa txikia igoko dugu.
Sara hunkigarria da benetan. Kafetxo bat hartuko dugu Hotelean, platanoen azpian, eta “euskal pastelaren” usainak hartuko gaitu. Derrigorrez hartu behar zatitxo bat eta gerorako bestetxo bat ere. Urdaitegi bikainak ditugu hemen Foie-gras pixka bat erosteko.

Donibane Lohizune-Donibane Garazi aldera jarraituko dugu, eta han, Ganbeta kalean liluratu egingo gaitu Iparraldeko “saltzen jakiteak”. Xaboiak saltzen dituzten dendan sartu, usaindu, laztandu eta mundu sentsual horrek limur gaitzan utzi. Beharbada herri egokia da hau euskal mahai zapiren bat erosteko. Oso kalitate onekoa da eta eskertzekoa norbaitek oparitzen dizunean.
Zerbait arina jango dugu, gaur Hotelean afaria goiz eta bikaina dugulako… Txitxirio krema foiearekin, Hostopila txangurro eta zigalatxoekin, eta postrerako mango, txokolate ezti eta laranja mikatzaren sorbetea. Chivite ardo zuria edango dugu, hotz-hotza. Gero, gure “Sientabien” lorategian. Gaur zigarrotxo bat erreko dugu ibaiaren aurrean. “Ibaiaren soinua” entzun ondoren, logelara joango gara. Igandean, gosaldu ondoren, Santxotena Museora joango gara, baina lehenago, bidean, derrigorrez gelditu behar dugu Elizondon Malkorran txokolatea erostera. Txokolate puska eder bat hurrekin etxera eramateko.

marra2 marra2