948 45 07 08

Leurtzako urtegiak eta Mendaur mendia

marra2

Eguerdiko 12etan iritsiko gara Hotelera eta logela hartuko dugu. Erreserba egiterakoan gomendatu digute makilak eta bota edo zapatila onak ekartzeko. Hori guztia motxilan dago dagoeneko. Ez dugu denbora galdu nahi eta esana ziguten bezala, urtegian jan dezakegu. Esneko arkume txuleta batzuk erosi ditugu Doneztebeko harategian, eta baita urazak, tipulinak eta herriko ogia, gazta eta fruta ere.
sugerencia4-1
Autoa hartu eta ordubatean Urtegian gaude dagoeneko. Autoa aparkatu eta harrizko mahaiak ikusi ditugu beren eserleku eta erretegiekin. Horietako bat aukeratu dugu, erdi eguzki erdi itzaletan.
Hainbat ibilbide ditugu egiteko, balizez ondo markatuak guztiak ere. Urtegia gurutzatu eta aldapa txiki bat igo ondoren gorantz jarraitu dugu. Goitik Labaien, Urrotz eta Donamaria ikusi ditugu. Jadanik 3 ordu daramatzagu oinez eta nekatu samar gaude, baina ikuspegiak izugarri ederrak dira.
Argazki politak egin ditugu mugikorrarekin, kamerarekin eta baita bideo txiki bat ere pagadiei. Bidepagoa deituko diogu.leurtza Bazkaltzera jaitsiko gara, sua piztuko dugu sagardoari itxaroten diogun bitartean, solasaldi ederrean. On egin!!!

Arratsaldean Hotelean atseden hartuko dugu. Indarberriturik Gazteluko bidea hartuko dugu eta Santa Leokadia ermitara iritsiko gara. Ia ilundu du dagoeneko.

Afari ona dugu zain. Gero, Loreari eskatuko diogu hurrengo egunerako ogitarteko ederrak prestatzeko, Mendaurrera igo behar baitugu.

Motxila, makilak, ogitartekoak, ura era martxa. Aurtitz auzotik gailurreraino igoko gara, hantxe dugu zain Trinitate ermita.

Pozik, gure helburua lortu ondoren, Elgorriagako Bainuetxera hurbilduko gara eta hantxe emango dugu ordu bat ur gazietan murgildurik. Oso gustura eta haurrena bezain azal leunarekin Hotelera itzuliko gara afaltzera.

Gose gara, eta etxeko frijituak jango ditugu, gero orein azpizuna Oporto saltsan, pantxineta eta etxeko infusioa lorategian. Izarrak kontatuko ditugu bitartean. Asko dira, Bihar ere argituko du egunak.

marra2 marra2