948 45 07 08

Sorginen museoa

marra2

Ostiralean iritsiko gara Hotelera eta logela hartuko dugu, Ameztia Mendiko arratsari begiratuko diogu eta segituan sartuko zaigu logelatik atera eta inguruaz gozatzeko gogoa.

Irungo norabidean, Doneztebetik igaro eta Lesakara iritsiko gara, herri bitxia benetan, alde bat Erdi Arokoa eta bestea industrialdea, herri biziaren zaporea ematen diona. Kasinoa dago erdialdean eta hantxe sartuko gara sagardo pixka bat edatera. Patata tortilla ere eskatuko dugu.
Alde zaharra bisitatuko dugu, erreka txiki batek zeharkatzen duena. Gaua heltzen ari da eta bagoaz gure Hoteleko jatetxera.

Gaur barazki afaria egiteko gogoa dugu, jada eskatu baitiogu Loreari, erreserba egiteko garaian:
Borraja krema, porru bilkariak, behi gazta eta piper berde errea, eta bukatzeko, etxeko “mamia”. “Sientabien” infusioa, beti bezala, eta logelara joango gara.sugerencia3-2 Sorgin, inkisizio eta abarri buruzko irakurgaiak ditugu hurrengo eguna prestatzeko.

Gosaldu ondoren, N121-B errepidea hartuko dugu eta Arraiozen geldituko gara Jauregizarea ikusteko, jauregia eta emakumeen kartzela izan zena Inkisizio garaian. Baztango begiraleku aldera jarraituko dugu, Iruritatik Ziga, Aniz eta Elizondora joango gara.

Jorge Oteiza Museo Etnografikoaz gozatuko dugu eta Urdazubi aldera jarraituko dugu. Amaiurren geratuko gara, aldapa txikia igoko dugu oinez eta herri txiki hau ezagutuko dugu. Jada, Otsondoko Gainetik behera hastean, sumatuko dugu Zugarramurdiko mundu magikoa hurbil dugula.

Urdazubiko eta Zugarramurdiko leizeak. Sorginen Monasterioa eta Museoa, horrek guztiak inguratzen gaitu egun osoan. “Mandragora likorea” hartuko dugu taberna txiki batean Eta…
Eta… Hotel aldera.
Afaria: “zizka-mizkak” Odolki frijituak, Oizko gazta intxaur eta irasagarrarekin. Sagardo pixka bat. Ibaiaren soinua entzungo dugu “Sientabien” etxeko infusioa hartzen dugun bitartean.
Gabon

marra2 marra2